XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZIKERAK.- Orduko lagunak zertaz bizi ziren ezagutzeko, bidezko dugu, haien eguraldia eta lurraldea ez ezik, nongo eta nolako aterpe edo bizilekuetan zebiltzan jakitea ere.

Haien aterpeak, gaurdaino dakitzagunak behintzat, itsasalderantz begira dauden lurralde eta mendietan daduzkagu; ez ordea 500 metroz goitik.

Aterpe horik, harpeetan; beraz arrauka haitzetan.

Ez ordea hor nonnahi: harrate gainetan, hibai biltokietan, ibar eta goi ordeken sarreretan batik bat.

Dirudienez, ihizien ibiltokietatik hurbileko harpeak aterpetzat aukeratzen zituzten.

Hala dira behinik behin Polvorín eta Venta Laperra Karrantzakoak, Santimamiñe, Bolinkoba Abadinokoa, Atxuri Mañarikoa, Abittaga Amorotokoa, Ermittia eta Urtiaga Debakoak, Ekain Zestoakoa, Altxerri Aiakoa, Aizpitarte Errenterikoa, Lezea Sarakoa, Haristoi eta Laminazilo Donamartirikoak, eta abar.

Hemendik eta aterpe horietan aurkitu ditugun jan hondakinen bidez igartzen diogu nolako bizikera zerabilaten orduko lagunek: ehiza, alegia, beren aurrekoak bezala, nahiz eta beste ohikunde eta egintzak berdinak izan ez.

Goien Paleolitos Haroko lagunen egintzetan eta hezieran ere, mendez mende, zenbait aldaketa ageri dira.

Horregatik haro horretan aldi batzuk berezten dituzkegu: Champacirc;telperron, Aurignac, Gravette, Solutre eta Madeleine aldiak.

Izen hauk herrien izenak dira: Herri horietan agertu baitziren lehenengoz aldi bakoitzeko ezagugarriak edo azterrenak.